jueves, 20 de junio de 2019

Uda badator...

Kaixo!!!
Ikasturte amaerarekin batera, gelako azken egunetan gabiltza. Ikasturte ederra izan da eta egindako lanaren fruituak ikusten ari gara.
Mila esker Eguzki Loreko lan talde guztiaren partez, uda ederra opa dizuegu!!!
Besarkada bat.




________________
¡Hola! Ya ha llega el final de curso, y estamos en los últimos días. Ha sido un bonito curso. Todas las trabajadoras de Eguzki Lore estamos muy agradecidas y os deseamos un bonito verano. Un abrazo.

viernes, 31 de mayo de 2019

SUHILTZAILEENGANA BISITAN!

Kaixo lagunak!!

Urtero bezala, ikasturte bukaerarekin batera, suhiltzaileengana bisitan joan ginen asteazkenean. Asko gustatzen zaigu beraien lana gertuagotik ikustea eta goiz batez gu ere bonbero bilakatzea.

Mangerarekin ibili ginen, beraien kamioi eta kotxe bereziak ikusi genituen, hamaiketakoa elkarbanatu genuen, gimnasioan entrenatzen ibili ginen eta instalazioak erakutsi zizkiguten. A ze goiz intentsoa!
Ikasle guztiak baita helduok ere ederki pasa genuen.

HURRENGO URTEAN ERE ZIUR BUELTATUKO GARELA. MILA ESKER!!!


¡Hola amigos!
Este año también hemos ido a visitar a los bomberos. Durante la mañana hicimos muchas cosas: Echar agua con la manguera, ver los camiones y coches especiales de los bomberos, compartimos almuerzo, entrenamos un poco en el gimnasio y visitamos las instalaciones. ¡Esperamos volver el año que viene, ya que nos lo pasamos genial!

lunes, 27 de mayo de 2019

SAKONA BASERRIRA BISITA

Kaixo lagunak!
Maiatzaren azken egunekin batera, irteera egunak ere iritsi dira. 
Ostiralean, Sakona baserrira joan ginen bisitan. Ardiak, txerria, baratza ... ikusi genituen. Gainera, barazkiak eta landareak landatzen ere ibili ginen.
Goiz pasa ederra egin genuen 6. mailako lagun batzuekin batera.
Eguraldia ez genuen gure alde izan, baina begira zein ederki ibili ginen...












----
¡Hola amigos!
El viernes a la mañana fuimos de visita al caserío Sakona. Vimos ovejas, un cerdo, la huerta...
Además, plantamos verduras y plantas. Mirad que bien nos lo pasamos con algunos amigo de sexto curso.

viernes, 17 de mayo de 2019

BARATZEAN LANEAN

Arratsalde on lagunak!

Azken egunotan baratzean lanean ibili gara, garaiko barazkiak landatzen. 
Piperrak, tomateak, kalabazina, letxugak... a ze lana hartu dugun!

Landatu, ura bota, barazkien izenak jarri ... hurrengo asteetan adi adi egongo gara. Ea eguraldiaren laguntzarekin uzta ederra jasotzen dugun!

Ikusi zein pozik ibili garen lanean...

______

¡Buenas tardes!
Esta semana hemos trabajado duro en la huerta del colegio. Hemos plantado diferentes verduras. Para ello hemos plantado, regado, colocado los carteles con el nombre de cada verdura...
¡Mirad que bien nos lo hemos pasado!










viernes, 12 de abril de 2019

SUKALDARITZA TAILERRA EGUZKI LOREN

Kaixo lagunak!

Hementxe gaude berriz ere gure gelan egiten den tailer baten berri emateko.

Bigarren hiruhilekotik aurrera, lehenengo zikloko gure lagunak gurekin sukaldatzera etortzen dira ostegun arratsaldeetan. Oraingoz, Gorbeia eta Aizkorri gelakoak etorri  dira. Gu oso pozik egoten gara beraien bisitarekin. 

Gauza asko egiteko denbora ematen digu:

Agenda osatu...





Jolastu... 




Sukaldatzeko osagaiak eta lan tresnak aukeratu...




Sukaldatu...






Dantzatu... 





Gure lagunek arratsaldeko agenda egiten eta sukaldatzen laguntzen digute. Guk aldiz, bizkotxoa eta madalenak egiten erakutsi diegu. 

Begira ze ondo pasatzen dugun!

___________________________

¡Hola!
A partir del segundo trimestre cada jueves hemos tenido la visita de nuestros amigos del primer ciclo a la hora del taller de cocina. Hasta ahora han venido los amigos de Gorbeia y Aizkorri. En una tarde nos da tiempo de hacer de todo: la agenda, jugar, cocinar, bailar... ¡Nos lo pasamos muy bien!


viernes, 5 de abril de 2019

ALEX TXIKONEN BISITA

Atzo Alex Txikonen bisita izan genuen ikastolan. Bere abenturak kontatzera eta gauza berriak irakastera etorri zen. 



Bukaeran, Eguzkilore gelakoekin taldeko argazkia atera zuen.




Ikasleekin maitakor eta gertuko azaldu zen eta hauek pozik ibili ziren berarekin. 







Ayer tuvimos la visita de Alex Txikon en la escuela. Al finalizar la charla se mostró cariñoso y atento con nosotros y se presto para sacar fotos e interactuar con ellos. 



martes, 12 de marzo de 2019

Alfonbra sentsoriala!

Aurtengo ikasturte honetan alderdi sentsoriala lantzea gure lehentasunen artean kokatu dugu, gure gelan ezinbesteko garrantzia duela uste baitugu. Hori lantzeko zenbait ariketa egiten ditugu.



Hori dela eta, alfonbra sentsorial handi bat sortu genuen ikasturte hasieran. Oso handia denez, eskolako pasiloan jartzen dugu noizean behin. Alfonbra horretan zehar gainetik ibiltzean ukimena lantzen dugu, testura ezberdinak ukituz.

Gure gelan izugarrizko harrera izan du alfonbra honek eta oso pozik parte hartzen dute gure ikasleek. Bestela, begiratu ondorengo irudiak!

























_________________________________________________

Nos parece muy importante trabajar la parte sensorial de nuestros alumnos. Por ello, hemos creado esta alfombra con diferentes texturas. Solemos colocarlo en el pasillo del colegio y andamos encima de ello varias veces.  ¡Ha sido todo un éxito! Se lo pasan genial.

Uda badator...

Kaixo!!! Ikasturte amaerarekin batera, gelako azken egunetan gabiltza. Ikasturte ederra izan da eta egindako lanaren fruituak ikusten ari g...