miércoles, 19 de diciembre de 2018

Tolosako irteera


Kaixo!!

Gaurkoan azaroko hilabetean egin genuen irteera baten berri emango dizuegu.

Azaroaren 27an 2. Zikloko lagunekin Tolosara joan ginen. Autobusen abiatu ginen goiz goizetik eta egun osoa bertan pasa genuen. Herriko bi antzokitan bi obra ikusi genituen.

Lehenengo ikuskizuna goizean izan zen Leidor antzokian, Kataluniako artista batzuek eskainia. Bertan, hondarrarekin irudiak margotuz historia bat ikusteko aukera izan genuen “Jojo” izenekoa.

Arratsaldean aldiz, Topic antzokira joan ginen ,txotxongiloen ikuskizunera. “When all was green” izena zuen eta Israeletik etorritako artista batzuek eskaini zuten.

Eguerdian  guztiok elkarrekin bazkaldu eta parkera joan ginen. Oso pozik ibili ginen, egun polita pasa genuen.

Hona hemen egunean zehar ateratako argazki batzuk.

Beste bat arte!!



¡Hola!

El día 27 de noviembre fuimos a Tolosa con los alumnos del segundo ciclo. Vimos dos obras “Jojo” y “When all was green”.
Al mediodía comimos todos juntos y luego fuimos al parque.
Nos lo pasamos genial.
Un saludo.










lunes, 3 de diciembre de 2018

ONGI ETORRI!


Kaixo familiak!
Eguzki Lore gelako kideak gara! Gela honetako blog-a gure gelako ikasleek, hezitzaileek eta irakasleek sortu dugu.
Gure gelako egunerokotasunean egiten ditugun jardueren berri emateko sortu dugu baliabide hau. Horrela, gure lana gertuagotik ezagutzeaz gain, argazkiak ere ikusi ahal izango dituzue.
Besterik gabe, besarkada bat!!
Eguzki Lore Gela

Buenos días,
Somos las profesoras, educadoras y los alumnos de la clase Eguzki Lore. Hemos creado este blog para dar a conocer las distintas actividades que hacemos.
Un abrazo.
Eguzki Lore gela

Uda badator...

Kaixo!!! Ikasturte amaerarekin batera, gelako azken egunetan gabiltza. Ikasturte ederra izan da eta egindako lanaren fruituak ikusten ari g...