viernes, 31 de mayo de 2019

SUHILTZAILEENGANA BISITAN!

Kaixo lagunak!!

Urtero bezala, ikasturte bukaerarekin batera, suhiltzaileengana bisitan joan ginen asteazkenean. Asko gustatzen zaigu beraien lana gertuagotik ikustea eta goiz batez gu ere bonbero bilakatzea.

Mangerarekin ibili ginen, beraien kamioi eta kotxe bereziak ikusi genituen, hamaiketakoa elkarbanatu genuen, gimnasioan entrenatzen ibili ginen eta instalazioak erakutsi zizkiguten. A ze goiz intentsoa!
Ikasle guztiak baita helduok ere ederki pasa genuen.

HURRENGO URTEAN ERE ZIUR BUELTATUKO GARELA. MILA ESKER!!!


¡Hola amigos!
Este año también hemos ido a visitar a los bomberos. Durante la mañana hicimos muchas cosas: Echar agua con la manguera, ver los camiones y coches especiales de los bomberos, compartimos almuerzo, entrenamos un poco en el gimnasio y visitamos las instalaciones. ¡Esperamos volver el año que viene, ya que nos lo pasamos genial!

lunes, 27 de mayo de 2019

SAKONA BASERRIRA BISITA

Kaixo lagunak!
Maiatzaren azken egunekin batera, irteera egunak ere iritsi dira. 
Ostiralean, Sakona baserrira joan ginen bisitan. Ardiak, txerria, baratza ... ikusi genituen. Gainera, barazkiak eta landareak landatzen ere ibili ginen.
Goiz pasa ederra egin genuen 6. mailako lagun batzuekin batera.
Eguraldia ez genuen gure alde izan, baina begira zein ederki ibili ginen...












----
¡Hola amigos!
El viernes a la mañana fuimos de visita al caserío Sakona. Vimos ovejas, un cerdo, la huerta...
Además, plantamos verduras y plantas. Mirad que bien nos lo pasamos con algunos amigo de sexto curso.

viernes, 17 de mayo de 2019

BARATZEAN LANEAN

Arratsalde on lagunak!

Azken egunotan baratzean lanean ibili gara, garaiko barazkiak landatzen. 
Piperrak, tomateak, kalabazina, letxugak... a ze lana hartu dugun!

Landatu, ura bota, barazkien izenak jarri ... hurrengo asteetan adi adi egongo gara. Ea eguraldiaren laguntzarekin uzta ederra jasotzen dugun!

Ikusi zein pozik ibili garen lanean...

______

¡Buenas tardes!
Esta semana hemos trabajado duro en la huerta del colegio. Hemos plantado diferentes verduras. Para ello hemos plantado, regado, colocado los carteles con el nombre de cada verdura...
¡Mirad que bien nos lo hemos pasado!










Uda badator...

Kaixo!!! Ikasturte amaerarekin batera, gelako azken egunetan gabiltza. Ikasturte ederra izan da eta egindako lanaren fruituak ikusten ari g...